miércoles, 15 de enero de 2014

Tesla al Marconi?

Seguru buru belarri zabiltzatela lanean! Guk proposamen "txiki" bat egin nahi dizuegu elektrizitatearen inguruan.

Irakurtzen eta irakurtzen, elektrizitatea dohan sortzeko esperimentu batzuk ikusi ditugu interneten. Orietako asko faltsuak omen dira, baina korronte elektrikoa era sinple batean sor daitekeen gure  buruari galdetu diogu. Zuek gai izango al zinateke?

Bestalde, ba al dakizue zein izan zen irratiaren asmatzailea?

Zientziak gauza asko demostratzen dituela seguru gaude, baina egia diren ala ez ez gaude hain seguru... Ikusi bideoa, bestela.. eta Teslari gertatutakoa... Egia bilatzen dutenen egia egiaztatu behar da! Jejejeje....

miércoles, 11 de diciembre de 2013

   EA ASMATZEN DITUZUEN!!!

ADUNAKO ESKOLAKO HAUR HEZKUNTZAKO IKASLEEK HONAKO PROPOSAMEN HAU LUZATZEN DIZUEGU; JARRAIAN ENTZUTEN DIREN ASMAKIZUNAK ASMATZEA.
SAIATU GOGOR !
HURRENGO ASTEAN ERANTZUNAK JARRIKO DITUGU.


                                                        ANIMO!!!!










ASMATU AL DITUZUE?

HEMENTXE DITUZUE ERANTZUNAK:

1-AKERBELTZ
2-BASAJAUNA
3-GALTXAGORRIAK
4-LAMIA
5-OLENTZERO
6-TARTALO

SUAREN BILA Adunako Haur Hezkuntzako ikasleak


viernes, 29 de noviembre de 2013

PROMETEUS ETA PANDORAREN KUTXA. Berrobi LH 3 eta


Asteartean Tolosara joan ginen txontxongiloak ikustera eta "Prometeus" saoia ikusi genuen. Prometeusen kondaira irakurri nahi al duzue?








PROMETEUS
 Orain dela urte asko Zeusek Hermesi esan zion:
-         Ekarri Prometeus eta Epimeteus honera.
Eta Hermesek ekarri egin zituen. Zeusek Prometeusi eta Epimeteusi esan zien:
-         Nahi ahal duzue animaliari eta gizakiari zerbait eman?
-         Ez! – esan zuen Prometeusek.
Baina Epimeteusek esan zuen:
-         Bai bai! Gu prest gaude emateko.
Orduan denak joan egin ziren Zeusen jauregitik.

Epimeteus Prometeusi konbentzitzen saiatu zen lana bien artean egiteko, baina Prometeusek esan zion:
-         Zuk bakarrik egin nahi baduzu egin ezazu, baina niri utzi pakean.
-         Bale – esan zuen Epimeteusek.

Orduan Epimeteusek animalia bakoitzari  ezaugarri bana  eman zion:
Jirafari lepo luzea, arrainari hegalak, kamaleoiari koloreak eta abar.

Egun batean Prometeus Epimeteusengana joan zen ikustera ea zer moduz ari zen egiten bere lana. Orduan galdetu zion bere anaiari:
-         Zer ezaugarri eman diozu animalia bakoitzari?
Orduan Epimeteusek animalia bakoitzari zer ezaugarri eman zion kontatu zion. Baina  Prometeusek galdetu zion:
-         Eta zer ezaugarri eman diozu gizakiari? 
Epimeteusek lotsatuta erantzun zion:
-         Ezer ez diot eman gizakiari eta ezaugarri guztiak bukatu zaizkit.
-         Zerbait pentsatu beharko dugu- esan zion Prometeusek. Bestela Zeus haserretu egingo da.

Prometeusek ideia bat izan zuen: suaren jainkoari sua lapurtzea. Horrela, gizakiak sua izango zuen animalietatik babesteko, berotzeko, janaria prestatzeko eta abar.

Horretarako lur-azpira joan ziren suaren bila. Bertan, Epimeteusek Suaren jainkoa despistatu zuen eta Prometeusek sua lapurtzea lortu zuen eta alarma jo zuen.

Zeusek honen berri izan zuenean Prometeus eta Epimeteus beregana joateko egindu zuen. Baina Prometeus bakarrik joan zen eta bera zigortzea erabaki zuen. Kate batekin lotu zuen Kaukasoko harrietara eta egunero arrano bat joango zen bere gibela jatera.

Baina gizakiak ere zigortu zituen. Pandora izeneko emakume bat bidali zuen bertara, Epimeteusen emaztea izango zena. Hau munduko lehenengo emakumea zen eta ireki ezin zen kutxa bat zeukan.

Egun batean suge bat azaldu zitzaion pandorari eta kutxa irekitzeko esan zion. Pandorak hasieran ez zuen ireki nahi baina azkenean konbentzitu egin zion eta ireki egin zuen. Eta bertatik munduko maldizio guztiak atera ziren: gorrotoa, gerrak, gaixotasunak,… soilik gauza bat geratu zen kutxaren barruan: itxaropena.

Bitartean, Herakles Kaukasotik zihoala Prometeusekin topo egin zuen eta galdetu zion:
-         Ba al dakizu nondik joaten den Hesperideen lorategira?
-         Esango dizut nondik joaten den, baina baldintza batekin: lehendabizi jainko bat zarela erakutsi beharko didazu. Hil ezazu horko arrano hori!

Eta Heraklesek egunero Prometeusen gibela jaten zuen arranoa hil zuen.
-         Nahikoa dela uste duzu?
-         Ez! Bidea esatea nahi baduzu kate hau ere kendu beharko didazu.


Heraklesek harrietara lotzen zuen katea puskatu egin zuen bere karateko kolpearekin. Eta Prometeusek, agindu bezala, lorategira joateko bidea zein zen esan zion.

miércoles, 27 de noviembre de 2013

SINESKERIA ETA ERREMEDIO GEHIAGO Berrobiko LH 3,4

-Erratza oinetatik pasatzen badizute ez zara ezkonduko.
-Barea baldin badaukazu, harri bat hartu, harria zegoen lekuan txistua bota eta harriarekin gurutze bat egin.Barea pasatuko zaizu.
- Haurdun dagoen bati loteria tripatik pasatzen badiozu, loteria tokatuko zaizu.
-Oiloek eta oilaskoek katarroa harrapatzen badute emaiozu berbenaren ura.
-Oiloari txitak jaiotzeko arrutzen kopurua bakoitia izan behar da.
-Goiz gorri, arratsaldean euri.
-Armiarma beltza ikusten baduzu paretan, eguraldi txarra dator.
-Udaberrian lehendabiziko aldiz kukua entzutean poltsikoan dirua baduzu ez zaizu dirurik faltako.
-Kandelario bero negua gero.
-San Blaseko opila jaten baduzu ez duzu katarrorik edukiko.
-Etxe bat egiten ari zarenean teilatuan erramua jarri eta ez du surik hartuko.