viernes, 29 de noviembre de 2013

PROMETEUS ETA PANDORAREN KUTXA. Berrobi LH 3 eta


Asteartean Tolosara joan ginen txontxongiloak ikustera eta "Prometeus" saoia ikusi genuen. Prometeusen kondaira irakurri nahi al duzue?








PROMETEUS
 Orain dela urte asko Zeusek Hermesi esan zion:
-         Ekarri Prometeus eta Epimeteus honera.
Eta Hermesek ekarri egin zituen. Zeusek Prometeusi eta Epimeteusi esan zien:
-         Nahi ahal duzue animaliari eta gizakiari zerbait eman?
-         Ez! – esan zuen Prometeusek.
Baina Epimeteusek esan zuen:
-         Bai bai! Gu prest gaude emateko.
Orduan denak joan egin ziren Zeusen jauregitik.

Epimeteus Prometeusi konbentzitzen saiatu zen lana bien artean egiteko, baina Prometeusek esan zion:
-         Zuk bakarrik egin nahi baduzu egin ezazu, baina niri utzi pakean.
-         Bale – esan zuen Epimeteusek.

Orduan Epimeteusek animalia bakoitzari  ezaugarri bana  eman zion:
Jirafari lepo luzea, arrainari hegalak, kamaleoiari koloreak eta abar.

Egun batean Prometeus Epimeteusengana joan zen ikustera ea zer moduz ari zen egiten bere lana. Orduan galdetu zion bere anaiari:
-         Zer ezaugarri eman diozu animalia bakoitzari?
Orduan Epimeteusek animalia bakoitzari zer ezaugarri eman zion kontatu zion. Baina  Prometeusek galdetu zion:
-         Eta zer ezaugarri eman diozu gizakiari? 
Epimeteusek lotsatuta erantzun zion:
-         Ezer ez diot eman gizakiari eta ezaugarri guztiak bukatu zaizkit.
-         Zerbait pentsatu beharko dugu- esan zion Prometeusek. Bestela Zeus haserretu egingo da.

Prometeusek ideia bat izan zuen: suaren jainkoari sua lapurtzea. Horrela, gizakiak sua izango zuen animalietatik babesteko, berotzeko, janaria prestatzeko eta abar.

Horretarako lur-azpira joan ziren suaren bila. Bertan, Epimeteusek Suaren jainkoa despistatu zuen eta Prometeusek sua lapurtzea lortu zuen eta alarma jo zuen.

Zeusek honen berri izan zuenean Prometeus eta Epimeteus beregana joateko egindu zuen. Baina Prometeus bakarrik joan zen eta bera zigortzea erabaki zuen. Kate batekin lotu zuen Kaukasoko harrietara eta egunero arrano bat joango zen bere gibela jatera.

Baina gizakiak ere zigortu zituen. Pandora izeneko emakume bat bidali zuen bertara, Epimeteusen emaztea izango zena. Hau munduko lehenengo emakumea zen eta ireki ezin zen kutxa bat zeukan.

Egun batean suge bat azaldu zitzaion pandorari eta kutxa irekitzeko esan zion. Pandorak hasieran ez zuen ireki nahi baina azkenean konbentzitu egin zion eta ireki egin zuen. Eta bertatik munduko maldizio guztiak atera ziren: gorrotoa, gerrak, gaixotasunak,… soilik gauza bat geratu zen kutxaren barruan: itxaropena.

Bitartean, Herakles Kaukasotik zihoala Prometeusekin topo egin zuen eta galdetu zion:
-         Ba al dakizu nondik joaten den Hesperideen lorategira?
-         Esango dizut nondik joaten den, baina baldintza batekin: lehendabizi jainko bat zarela erakutsi beharko didazu. Hil ezazu horko arrano hori!

Eta Heraklesek egunero Prometeusen gibela jaten zuen arranoa hil zuen.
-         Nahikoa dela uste duzu?
-         Ez! Bidea esatea nahi baduzu kate hau ere kendu beharko didazu.


Heraklesek harrietara lotzen zuen katea puskatu egin zuen bere karateko kolpearekin. Eta Prometeusek, agindu bezala, lorategira joateko bidea zein zen esan zion.

miércoles, 27 de noviembre de 2013

SINESKERIA ETA ERREMEDIO GEHIAGO Berrobiko LH 3,4

-Erratza oinetatik pasatzen badizute ez zara ezkonduko.
-Barea baldin badaukazu, harri bat hartu, harria zegoen lekuan txistua bota eta harriarekin gurutze bat egin.Barea pasatuko zaizu.
- Haurdun dagoen bati loteria tripatik pasatzen badiozu, loteria tokatuko zaizu.
-Oiloek eta oilaskoek katarroa harrapatzen badute emaiozu berbenaren ura.
-Oiloari txitak jaiotzeko arrutzen kopurua bakoitia izan behar da.
-Goiz gorri, arratsaldean euri.
-Armiarma beltza ikusten baduzu paretan, eguraldi txarra dator.
-Udaberrian lehendabiziko aldiz kukua entzutean poltsikoan dirua baduzu ez zaizu dirurik faltako.
-Kandelario bero negua gero.
-San Blaseko opila jaten baduzu ez duzu katarrorik edukiko.
-Etxe bat egiten ari zarenean teilatuan erramua jarri eta ez du surik hartuko.

martes, 26 de noviembre de 2013

Juan Kruzen bisita

Juan Kruz Igerabide eskolara etorri zen eta oso saio interesgarria izan genuen berarekin. Galdera asko genituen berarentzat eta asko kontatu zigun. Hemen doakizue berak mitologiaren inguruan kontatutako hainbat gauza interesgarriak. Mila esker, Juan Kruz, zure bisitarengatik!
Juan Kruz Igerabide Idazten hasi zenean atzera jo zuen, zaharretara eta mitoak topatu zituen, eta izugarri interesatu zitzaizkion, mitoak direlako mundua esplikatzeko antzinako modua. Mitoak mundua esplikatzeko kontakizunak dira. Jainkoak pertsonak bezalakoak dira, gure antzera amorratzen dira, gure antzera dute barruko grinak.
 Idazten ez zuen mundu batean, kontakizunak balio zuten zeukaten informazio guztia biltzeko: Adibidez, Martin Txiki kontakizunarekin, ereiteko garaiak zabaltzen eta ikasten dira.
 Amandreen ipuinetik ere mundua esplikatzen dute.
Zazpi antxumeen ipuina: Denbora esplikatzeko balio du, hau da: Umeei ipuin honekin esaten zaie, mundua arriskutsua dela, eta denbora pasatzen denean, handiak direnean, menperatuko dutela mundua. Mitologian lamiak, uretako mitoak, gure sentimentuen sinboloak dira.
 Mitologia musikatik zetorrela esaten da ere: Eta musika animalien soinua errepikatzen saiatzen hasi zirenean sortu zela diote. Animalien soinuak imitatzen, haien indarra bereganatzen omen zuten, kobazuloetako animalien marrazkiak honekin zerikusia daukate. Hor azaltzen dira Totemak, animali onen sinboloak, eta tabuak, animali gaiztoen sinboloak.
 Gauza harrigarria da oso urruti dauden kultura desberdinetan, askotan mitoak antzekoak direla. Euskal Herriko mitologia emea da, hau da, pertsonai inportanteena Mari dela, andrea. Honek esan nahi du oso mitologia zaharra dela, preindoeurepearra dela, nahiz eta gero beste kulturen eragina izan, adibidez, Greziako mitologiarena, eta honek, aldi berean, India , Egipto eta Persiaren eragina jasotzen du.



martes, 19 de noviembre de 2013

Euskaldunak Goi Paleolitoan

    Ba omen zen... euskaldun gizaki talde bat inguruko kobazuloetan bizi zena. Dirudienez, matematikan "adituak" ziren... Hezur batzuk topatu ziren akats berezi batzuekin, eta horiek ikertu eta gero, pentsatzen da matematikako eragiketak egiteko erabiltzen zituztela. Adibidez, ehizatutako animalia kopurua zenbatzeko, multzoak egiteko, ilargi faseak kontrolatzeko... azken finean, kontabilitatearen historian gehien erabili den metodoa aurrera eramaten zuten. Otso baten erradio hezurrean bosnakako akatsak egin zituzten, agian, ehizarako behar zituzten animalia kopurua zenbatu ahal izateko. 

   Bestalde, oreinaren adar batekin egindako ezten bat topatu da; bertan, 3-5-7-9 marra multzo batzuk ikus daitezke, eta "kalkulagailu" moduko bat izan zitekeela pentsatzen da. Honelako aztarnak kobazulo desberdinetan topatu dira. Honen arrazoia ondokoa izan daiteke: nomadak izanda, negu gorrian talde handitan biltzen ziren kobazuloetan; eta une horietan, lortutako "aurrerapen teknologikoak" elkar-trukatzen zituzten, lurralde zabalagoetara hedatuz. Zenbatzeko sistema hogeitarra (gure hizkuntzan ere daukaguna) kontatzeko sistema zaharragoa da, sistema hamartarra baino. Zeinek dio paleolito garaian, hizkuntzarik bazegoen, honelako sistema erabiliko ez zutenik?

jueves, 14 de noviembre de 2013

Adunako eskolako 2.ziklokoen sineskeria eta erremedioak

SINESKERIAK ETA ERREMEDIOAK:

 + ZAPOA OHE AZPIAN JARTZEN BADUZU, KARATXOA KENDUKO ZAIZU.
 + MUKI ASKO DITUZUNEAN TIPULA JARRI LOGELAKO MAHAITXOAN.
 + ESKAILERA BATEN AZPITIK PASATZEN BAZARA, ZORTE TXARRA IZANGO DUZU.
 + IZAR USOA (IZAR IHESKORRA) IKUSTEN BADUZU, DESIOA ESKATU, BETEKO ZAIZU ETA.
 + ITURRI BATEKO URETARA TXANPONA BOTAZ GERO, ESKATUTAKO DESIOA BETEKO ZAIZU.
+ OIN AZPIAN GARAU EDO PAPILOMA BAT ATERATZEN BAZAIZU, BARATXURIA JARRI ETA ESPARATRAPUAREKIN PEGATU.
 + 4 HOSTOTAKO TREBOLA TOPATZEN BADUZU, ZORTE ONA IZANGO DUZU.
 + GAUZA BAT GALTZEN BADUZU, SAN ANTONIORI ESAN.
 + OSIN URA HARTU, TENTSIOA JAISTEKO.
 +KARATXOA KENTZEKO ESKUA EDO HANKA BAKAILAO GAZITAKO URETAN SARTU.
 + EZTARRIKO MINA KENTZEKO: URA TXAPAN BEROTU, GALTZERDI BATEAN SARTU ETA EZTARRIAN JARRI.
 + HANKEKO MINA KENTZEKO, KAREARRIA ESNETAN EGOSI ETA HAREN LURRUNAK HARTU.
 + EZTARRIKO MINA KENTZEKO, BERBENAN ENPLASTOA JARRI LEPOAN.
 + ZAURI BAT ITSUSI DAGOENEAN PLASMO BELARRA ZAURIAN IPINI.
 + BEGIAK PUZTUTA DITUZUNEAN KAMAMILAREKIN BEGIAK GARBITU SENDATZEKO.

lunes, 11 de noviembre de 2013

Irun-Oiasso

Hemen duzue Oiassori buruz guk ikasitakoa. Zerbait gehiago nahi baduzue erantsi edo zuzendu, mesedez, esaiguzue.

jueves, 7 de noviembre de 2013

SINESKERIAK ETA ERREMEDIOAK

Gure gelakoek sineskeria eta erremedio ugari bildu ditugu:

 - 13a asteartea edo ostirala bada suerte txarra ekartzen du, ez ezkondu eta barkuan ez sartu.
 - Berrugak kentzeko: sagar bat erditik moztu, berrugan eman eta sagarra usteldutakoan berruga joaten da.
 - Katu beltza gauean ikusten baduzu zorte txarra emango dizu.
 - 13 zenbakiak zorte txarra ekartzen du.
 - Kolore horiak zorte txarra ematen du.
 - Osinaren ura hartzen baduzu katarroa sendatzen da.
 - Txantxangorria sukaldeko leihoan azaltzen bada, elurra egingo du laister.
 - Olioa lurrera erortzen bada zorte txarra ekartzen du.
 - Kaka beltza zapaltzen baduzu zorte txarra.
 - Kaka marroia zapaltzen baduzu zorte ona ekartzen du.
 - Berruga kentzeko lore baten likidoarekin berrugan eman.
 - Autobusean ez mareatzeko txilborrean tirita perrexilarekin jarri.
 - Goizean laino gorriak badaude gauean euria egingo du.
 - Gatza mahai gainera erortzen bada zorte txarra. Zorte ona etortzeko gatza beso gainetik bota.
 - Erromako zubia ikusitakoan desio bat eskatzen baduzu bete egingo da.
 - Jostorratza lurrean aurkitzen baduzu hartu egin behar da bestela zorte txarra ekartzen du.

lunes, 4 de noviembre de 2013

2. Lana

Gure mitoak biltzen jarraituko dugu, baina beste lan bat proposatu nahi dugu: Ea biltzen ditugun jardun magikoak, hau da, aintzinatik datozen zenbait ohitura, ekintza, jardun, zerbaitengatik babesteko, edo zer edo zer konpontzeko. Ekintza horiek batzuetan zerikusia dute antzinako usadio eta sinismenekin. Horiek biltzen saiatuko gara. Adibide gixa, karatxoak desagertarazteko, edo ekaitzetatik babesteko, zenbait jardun bildu ditzakegu.