Ba omen zen... euskaldun gizaki talde bat inguruko kobazuloetan bizi zena. Dirudienez, matematikan "adituak" ziren...
Hezur batzuk topatu ziren akats berezi batzuekin, eta horiek ikertu eta gero, pentsatzen da matematikako eragiketak egiteko erabiltzen zituztela. Adibidez, ehizatutako animalia kopurua zenbatzeko, multzoak egiteko, ilargi faseak kontrolatzeko... azken finean, kontabilitatearen historian gehien erabili den metodoa aurrera eramaten zuten.
Otso baten erradio hezurrean bosnakako akatsak egin zituzten, agian, ehizarako behar zituzten animalia kopurua zenbatu ahal izateko.
Bestalde, oreinaren adar batekin egindako ezten bat topatu da; bertan, 3-5-7-9 marra multzo batzuk ikus daitezke, eta "kalkulagailu" moduko bat izan zitekeela pentsatzen da.
Honelako aztarnak kobazulo desberdinetan topatu dira. Honen arrazoia ondokoa izan daiteke: nomadak izanda, negu gorrian talde handitan biltzen ziren kobazuloetan; eta une horietan, lortutako "aurrerapen teknologikoak" elkar-trukatzen zituzten, lurralde zabalagoetara hedatuz.
Zenbatzeko sistema hogeitarra (gure hizkuntzan ere daukaguna) kontatzeko sistema zaharragoa da, sistema hamartarra baino.
Zeinek dio paleolito garaian, hizkuntzarik bazegoen, honelako sistema erabiliko ez zutenik?
No hay comentarios:
Publicar un comentario