martes, 26 de noviembre de 2013

Juan Kruzen bisita

Juan Kruz Igerabide eskolara etorri zen eta oso saio interesgarria izan genuen berarekin. Galdera asko genituen berarentzat eta asko kontatu zigun. Hemen doakizue berak mitologiaren inguruan kontatutako hainbat gauza interesgarriak. Mila esker, Juan Kruz, zure bisitarengatik!
Juan Kruz Igerabide Idazten hasi zenean atzera jo zuen, zaharretara eta mitoak topatu zituen, eta izugarri interesatu zitzaizkion, mitoak direlako mundua esplikatzeko antzinako modua. Mitoak mundua esplikatzeko kontakizunak dira. Jainkoak pertsonak bezalakoak dira, gure antzera amorratzen dira, gure antzera dute barruko grinak.
 Idazten ez zuen mundu batean, kontakizunak balio zuten zeukaten informazio guztia biltzeko: Adibidez, Martin Txiki kontakizunarekin, ereiteko garaiak zabaltzen eta ikasten dira.
 Amandreen ipuinetik ere mundua esplikatzen dute.
Zazpi antxumeen ipuina: Denbora esplikatzeko balio du, hau da: Umeei ipuin honekin esaten zaie, mundua arriskutsua dela, eta denbora pasatzen denean, handiak direnean, menperatuko dutela mundua. Mitologian lamiak, uretako mitoak, gure sentimentuen sinboloak dira.
 Mitologia musikatik zetorrela esaten da ere: Eta musika animalien soinua errepikatzen saiatzen hasi zirenean sortu zela diote. Animalien soinuak imitatzen, haien indarra bereganatzen omen zuten, kobazuloetako animalien marrazkiak honekin zerikusia daukate. Hor azaltzen dira Totemak, animali onen sinboloak, eta tabuak, animali gaiztoen sinboloak.
 Gauza harrigarria da oso urruti dauden kultura desberdinetan, askotan mitoak antzekoak direla. Euskal Herriko mitologia emea da, hau da, pertsonai inportanteena Mari dela, andrea. Honek esan nahi du oso mitologia zaharra dela, preindoeurepearra dela, nahiz eta gero beste kulturen eragina izan, adibidez, Greziako mitologiarena, eta honek, aldi berean, India , Egipto eta Persiaren eragina jasotzen du.



No hay comentarios:

Publicar un comentario